Locutor profesional

Niri buruz

locutor-profesional-inigo-arretxe-sobre-mi

Nor naiz ni

Nire izena Iñigo Arretxe da

Tolosakoa naiz (Gipuzkoa), eta txikitatik komunikatzeko eta, batez ere, transmititzeko grina areagotu egin zitzaidan irratiari esker.

Ikus-entzunezko komunikazio-ikasketak egiten hasi nintzen, eta aukera izan nuen tokiko irratietan kolaboratzeko, programak eginez, iragarkiak/kuinak grabatzen, aldi berean, marketing-kanpainen kudeaketan lehen urratsak ematen nituen bitartean.

Konbinazio horri esker, nire benetako bokazioa aurkitu nuen: komunikatzea eta produktuak merkaturatzen laguntzea.

«Gustukoen duzun doinua zure markarena izan dadila».

Iñigo Arretxe

Formakuntza

Lan esperientzia

Marketing eta merkataritza-kudeaketako ikasketak egin nituen (Gipuzkoako Goi Mailako Marketing Eskolan), eta, aldi berean, komunikazioaren, bikoizketaren eta interpretazioaren arloan trebatzen jarraitu nuen (2010etik 2013ra, Donostiako Binahi Bikoizketa Eskolan, Kiko Jauregiren eskutik).

Horri esker, grabazio-estudioetan eginiko nire lehen proiektuak (REC, Mixer, Mediavox) egiten hasi nintzen, telesailetan, marrazki bizidunetan, erreportai, bezeroentzako irrati-iragarkietan, e-learningetan eta abarretan ahotsa jarriaz.

Komunikazioa

Marka pertsonala

Bikoizketaren eta lokuzioaren arloan daramatzadan 10 urte baino gehiagoko esperientzia honetan, zera jabetu niaz, liluratzen zaituen lanbide batean inplikatzen zarenean eta zure maitasun eta ahalegin guztia jartzen duzunean, emaitza gutxienez pozgarria dela.

Nire estudiotik, grabazio-estudioekin lankidetzan arituz edo bezeroekin zuzenean kudeatuz, irrati-iragarkiak/kuinak, merkatal gune edota supermerkatuetarako megafoniak, audioliburuak, e-learningak, tutorialentzako OFF ahotsa, audiogidak, ivr-ak eta abar bezalako publizitate-proiektuak egiten ditut, euskaraz zein gazteleraz.

Nire eguneroko helburua, bezero bakoitzaren marka edo produktua hobetzea eta bultzatzea da, enpatizatuz eta haien lana une oro errazten saiatuz.

"Proiektu bakoitzak inplikazioa, laguntza eta komunikazio zuzena behar ditu. Horri guztiari esker, lan-giro egokia eta berehalako feedback bat sortzen dira, uneoro berehalako aldaketak egin eta lortu nahi den emaitza gauzatu ahal izateko".

Iñigo Arretxe